
TRAUMATIZER + PYREX
Azaroko kontzertuekin jarraitzen dugu! Aste honetako ostegunean, azaroaren 19an, Sarean-en izango gara berriro, hardcore gau batekin. Holandatik Traumatizer* etorriko zaigu, D-beat gordina, erritmo bizkorrak eta hardcore iluna landuz. https://neontasterecords.bandcamp.com/album/traumatizer [https://neontasterecords.bandcamp.com/album/traumatizer] Haiekin batera, New York-etik Pyrex izango dugu. Hardcore, punk eta post-punk ilunaren arteko nahasketarekin. https://pyrexnyc.bandcamp.com/album/slugman [https://pyrexnyc.bandcamp.com/album/slugman] Europan bira egiten ari diren bi talde, duela gutxi elkarrekin split bat kaleratu dutenak. 📍 Sarean (Bilbo) 📅 Azaroak 19 🕗 20:00 Jarrai dezagun mundua gorrotatzen After Post 🦇


