
Peiremans+
Peiremans+ rock taldeak Donostiako Dabadaban bira txiki bat hasiko du, kantu zahar eta berriekin presentzia zuzena eskainiz
Peiremans+ proiektu puntual bezala sortutako rock musika taldea da. Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Haritz Beristain Txiki (Kashbad, 4itzal) eta Imanol Ubeda (Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean) dira taldeko hiru kideak.
Diskografia:
Tolosako Bonberenea gaztetxeak lagunduta argitaratu zuten 2005ean beraien lehen diskoa, Peiremans izenekoa, bost kantuz osatzen dena:
1 Send Flowers
2 Zuretzako hitz ederrak
3 Zer gara gu, nor gara gu, guaytarrak gara gu
4 Beste zera hori
5 Joan zinen
Diskoa kaleratu eta gero, Balerdi Balerdi taldekearen Marino Goñi baxu-jotzailearen laguntzaz zenbait kontzertu eman ondoren, taldekide bakoitzak bereari berrekin zion.
10 urteren buruan, 2015ean berriz elkartu zen taldea, kontzertu batzuk eman eta kantu berriak grabatu zituzten; grabaketa horiek 2016ko martxoan Bigarren Saria izeneko lanean argitaratu ziren, hori ere bost kantuz osatua:
1 Bemidji
2 Radiomaria
3 Orain
4 Zortziak bat
5 Zutik Iraun
Taldearen izena Frédéric Peiremans futbolari belgikarraren omenez jarri zuten. Musikaren bidez porrota eta galtzailearen figura balioan jartzea izan zen helburua.
2026an, azken alditik hamar urtera, taldea berriro elkartzen da kontzertu batzuk egiteko. Kontzertua Dabadaba aretoan izango da.

















